HISTORIA
Batera eta bestera gabizen bizitza honetan 2015ean JATEKO PREST DAUDEN ENTSALADAK proiektua sortu zen. Bazkari errazago bat egiten dizutenak, poltsatik atera eta jateko moduan daudenak, plazer bat!
Bertoko produktuarekin egindako entsaladak, KM0-koak, gure baserritarrenak eta hauek, ia gehienak, Garaia Kooperatibaren bazkideak. Proiektu honetan gehiengo partaidetza Garaiak dauka eta neurri txikiago batean Barrenetxe eta Florette enpresak.
GAUR EGUN
Erreferentzia ezberdinekin egiten dugu lan, gehienak EUSKO LABEL PRIMERAN markapean banatzen ditugu eta ehundaka salmenta puntuetan aurki ditzakezu, Eroski, BM, Carrefour, El Corte Ingles… supermerkatuetan besteak beste.
Noizbehinka Marka-Zuriarekin ere egiten dugu lan.
NON GAUDE
Entsaladen produkzioa Bizkaiko Mungia herrian egiten da, baina landa-eremuak lurralde historiko guztiagatik banatuta daude, Gatika, Gamiz-Fika, Markina-Xemein…