BATABIA LETXUGA
Urte osoan landatutakoa, hosto solte eta kizkurreko kimu biribila duena eta penintsulako iparraldean gehien kontsumitzen dena duen testura samurra eta gozoagatik.
Gehien bat Espainiako iparraldean landatzen da, bertako klima epela eta hezeak laguntzen baituelako laborantzarako behar dituen baldintzei.
Ezaugarriak eta Osasuna
Zuntzean, mineraletan eta bitaminetan balio handia du, horien artean A, B eta C bitaminak nabarmentzen dira. Burdina, kobrea, potasioa, kaltzioa eta antioxidatzaile desberdin bezalako mineralak ere baditu.
Kaloria oso baxuko elikagaia izateak asetuta sentitzera laguntzen gaitu, ezin hobea da defizit kaloriko bat sortzeko, gorputzak duen koipea murrizteko eta eguneroko dietan laguntzeko.
infusio bezala prestatzen bada erlaxazio propietate garrantzitsuak ere baditu.
TIPULA GORRIA
Urte osoan landatutakoa, kolore gorrixka edo morea, zapore goxoa duena eta munduko elikagairik moldakorrena da típula gorria.
Ezaugarriak eta Osasuna
Konposatu sulfuriko eta antioxidatzaile ugari duen barazkia da, mineral eta oligoelementuetan aberatsa (kaltzioa, magnesioa, kloroa, kobaltoa, kobrea, burdina, fosforoa, iodoa, nikela, potasioa, silizioa, zinka, sufrea eta bromo) eta baita A, B, C eta E bitaminetan aberatsa ere bai.
Ur portzentaje oso altua duen barazkia da, odol-zirkulaziorako ona, diuretikoa, digestiboa eta arazgarria ere bada.
LOLLO GORRIA
Italiatik etorritako elikagaia, urte osoan zehar hazten dena, hosto gorri ilun oso kizkurra eta testura zimurra duena, zapore gozoa eta apur bat mingotza.
Ezaugarriak eta Osasuna
Azido folikoan balio handia du eta efektu koleretikoagatik nabarmentzen da, behazun-arazoak saihestera laguntzen du.
Jan ondoren digestio motelak, pisutsuak eta handitsuak dituztenentzako oso egokia da.